XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xiberoko Gai eskolaren biltzar nagusia

Urrietaren 22an, Mauleko gai-eskolako kideak algarretaratû dira urteko lehen biltzar nausian parte hartzeko.

Diapos zonbaiten bidez, AEK-en ebilmoldea, egitûrak eta xedeak erakutsirik izan dira.

Ondotik Xiberoko gai-eskolaren sortzetik honarat zer aitzinatze izan den, AEK-eki zer lokarri dûgûn.

Herri kontratûaren bidez lan postû bat nola sortûrik izan den, lehendakariak esplikatû deikû.

Argi bide horik eman ondoan, 88/89ko sartzea nola igaran den aipatu dugu.

Aurten, alfabetatze maila galdû badûgû ere, ikasle ber heinsia begiratû dugû.

Lau mailetan zatitûrik, 40 ikasleek 6 oren astean kurso jarraikitzen dûe.

Pedagogia mailan, programaketak Xiberotarrialat moldatûrik izan dira eta aurten erakas-bidearen hobetzeko, erakasleek permanentaren lagûngoareki, programaketak lantuko dûtûe eta tresna zonbait sartûko (diapos, grabatzeko tresna...).

Ikastaldi eta besten bidez, alkarteak kanpoalat bûrûz zabaltzeko xedea aspalditik badû.

AEK-en lana ezagûtarazteko eta Xiberotarreki lokarriak ûkeiteko.

Euskal Herrian eûskaraz bizitzen ahal dela egiaztatûz.

Eztabada baten ondotik, maila hortan lan hanitx egiteko baratzen zaikûla agertû da; bena xede horren bûrûtzeko Xiberotarren lagungoa beharrezkoa dûkegû eta hori gogoan etxekiz nolabait alkarteak azkartû beharko dû.

Hartûrik izan den lehen erabakia da: gai-eskolako kide gûziek parte hartû beharko dûela alkartearen bizian.

Igaran urteetan antolatûrik ziren lan taldeak ez beit ziren untsa ibilten (dinamika eskasez) aurten bûlegoa handitûko da, maila bakotxetik eta erakasleen ordezkariak izanen beit dira.

Eztabada hortarik landa, diharûzaintsak AEK eta gai eskolaren kontûak agertû dûtû.

Langilearen heltzeak gastûak gorarazi dûtû.

Alkartearen beste xede bat, diharû ûtûrri berrien atzamaitea date....

... Korrika: Eûskararen aldeko besta handi horren helbûrûak aipatûrik izan dira (propaganda eta diharû ekoizpenak).

Gai-eskolako kide guziek indar berezi baten egitea erabaki dûe.

Azken mintza geia Uhaitza kûltûr alkartea izan da.

Uhaitzaren diharû arrenkûetaz bi hitz erranik izan dira eta gai-eskolak, sûstengû gisa, Uhaitzareki gai-aldi batetan parte hartzea erabakitzen zûan.

Biltzar nausiaren ûrrentzeko bûlegoa berritûrik zen: - Lehendakari: Camus Frantxoa; - Diharûzain: Ceriani Pina; - Idazlari: Lafon Mixele.